XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKARAREN BATASUNA

Euskararen batasuna ez da buruko minik eta nekerik gabe egiten ari den gorabehera.

Euskal literatura idatziaren ia sorrera beretik aurki daitezke zuzen edo zeharka batasun ezaren edota beharraren aipamenak.

Gure hizkuntzak oso berria du batasun horren arautegia.

1968koa, hain zuzen ere, baina idazleak batasuna hizkuntza idatzirako izaten da, batez ere oraindik ere kexu dira halako eta bestelako puntutan zehaztasuna edo argitasuna falta delako.

Erreferentzi gisa, jakingarria da, esaterako, gaztelaniak batasun idatzia mendeetan zehar egin duela, eta horretarako lehen arauak Alfontso X.ak, El Sabio deituak, Erdi Aroan eman zituela.

Gure artean aurrelaria ez baina batasunaren ardura erabatekoa bere gain hartu duena Euskaltzaindia izan da:

1918an sorrera berean erakutsi zuen horren kezka, zinez bere asmoetarikoa baitzen eta da euskara idatzia batzea 1968an Euskaltzaindiak bere sorrerako berrogeita hamargarren urtemuga medio, batasun proiektuari gutxienezko arauen hezurdura ematea erabaki zuen zeregina Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren esku utziz.

Honako alor hauek arautu beharra eta arautzea erabaki zuen Akademiak Arantzazun eginiko batzarrean.

1. Ortografia.

2. Euskal hitz zaharren morfologia.

3. Hitz berrien mailbutza-eratorketak.

4. Morfologia: izena, izenordaina, aditza.

5. Sintaxia.

Geroztik euskaltzale, euskalari eta idazle gehienek Euskaltzaindiaren batasun proiektuari men eginaz dihardute ahaleginean.

Harrezkero, bidenabar, euskararen ortografiako arau jakin bat hamaika ameskaiztoren zurrunbiloa ere izan da.

Zorionez, orain gauzak bere onera etorrita edo bidean dira.

1973an Euskal Akademiak aditz laguntzailearen batasuna bukatutzat eman zuen, eta ez zen zalapartarik gertatu.

Erabaki gehiago ere hartu ditu, noski.

Batasuna egina bai, baina aberastasun handiagoren beharretan dela esan ohi da.